Bilbon, 2008-ko Irailaren 24a
Lagun agurgarriak:
Irailaren 22an ospatutako klubetako bilera, Rugby Eskolako denboraldian eta erakundearen hasieragatik ospatua, kontzentrazioen egutegia eta jarraitu beharreko arauak onartu ziren.
Eskola kiroleko ligan parte hartzeko inskripzio epea abenduaren 9an amaitzen da, baina komenigarria litzateke 2008-10-4an baino lehen egitea, kontzentrazioak hasten diren egunean, horrela jokalariek istripu aseguruak izango lituzkete eta ez ginateke gero damutu beharko.
GAZTEDI R.T., C.R. SANTANDER eta INDEPENDIENTE R.C. klubek haien lizentziak Bizkaiko Federakundean bideratu beharko dituzte, beren jatorrizko probintzietan egiten badute ere. Hau Bizkaiko federakundeak jokalarien kontrol osoa edukitzeko da.
GAZTEDI R.T., C.R. SANTANDER eta INDEPENDIENTE R.C. 100€ ordaindu beharko dituzte Bizkaiko Federakundeari eskola kiroleko inskripzioagatik.
Lizentzian formalizatzeko beharrezkoak izango dira Bizkaiko Rugby Federakundeak erraztutako inprimakiak beteak egotea (gurasoen baimenarekin), argazki batekin eta N.A.N.en fotokopia batekin edo familia liburuarekin.
Bizkaiko Rugby Federakundea nahiz GAZTEDI R.T, C.R., SANTANDER eta INDEPENDIENTE R.C. klubak autobusen erabilerak Vitoriara eta Santanderrera joatean sortzen dituen gastuak nola ordaindu daitezkeen eta kudeatzen saiatuko dira(nor bere diputazioan), hauek Eskolako Liga garestitzen baitute.
Bakarrik 1994 eta 1995 urteetan jaiotako haur- kategorientzako teknifikazio jardunaldiak egitea onartu da,bere momentuan komunikatuko direnak.
Kontzentrazio bakoitzean, talde antolatzailea eduki behar izango du: mediku bat eta laguntza mediku egokia.
Derrigorrezkoa da jokalari guztiek aho-babeslea eta multitakozko botak eramatea.
Oro har, kontzentrazioak, gutxitan izan ezik, bi zelaietan ospatuko dira. Zelai batean,haur-kategoriak egongo dira (12 jokalarietako rugby taldeak izango dira eta R.P.C-ren eta F.E.R-ren arauen arabera)eta bestean, beste kategoriak.
Hurrengo eskola kiroleko bilera, 2009ko Urtarrilaren 12an arratsaldeko 19:00etan ospatuko da Bizkaiko Rugby Federakundeko lokaletan.
Besterik gabe, amaitutzat ematen da bilera.
|